Horazio - Wikipedia, entziklopedia askea. Jump to content Toggle sidebar Bilatu Tresna pertsonalak Saioa hasi gabe Eztabaida Ekarpenak Sortu kontua Hasi saioa Nabigazioa Azala Txikipedia Txokoa Albisteak Aldaketa berriak Ausazko orria Laguntza Dohaintza egin Tresnak Honanzko lotura duten orriak Lotutako orrietako aldaketak Fitxategia igo Orri bereziak Lotura iraunkorra Orri honen datuak Artikulu hau aipatu Wikidata itema Inprimatu/esportatu Liburu bat sortu PDF gisa jaitsi Inprimatzeko bertsioa Beste proiektuetan Wikimedia Commons Beste hizkuntzak Afrikaans አማርኛ Aragonés العربية مصرى Asturianu تۆرکجه Башҡортса Žemaitėška Беларуская Беларуская (тарашкевіца)‎ Български Brezhoneg Bosanski Català Čeština Cymraeg Dansk Deutsch Zazaki Ελληνικά English Esperanto Español Eesti فارسی Suomi Võro Français Furlan Gaeilge Galego עברית हिन्दी Fiji Hindi Hrvatski Magyar Հայերեն Interlingua Bahasa Indonesia Ido Íslenska Italiano 日本語 ქართული Қазақша 한국어 Kurdî Kernowek Latina Lingua Franca Nova Lietuvių Latviešu Malagasy Македонски മലയാളം Монгол मराठी Bahasa Melayu Nāhuatl Nederlands Norsk nynorsk Norsk bokmål Occitan ਪੰਜਾਬੀ Polski Piemontèis Português Română Tarandíne Русский Sardu Sicilianu Srpskohrvatski / српскохрватски Simple English Slovenčina Slovenščina Српски / srpski Seeltersk Svenska Kiswahili தமிழ் Tagalog Türkçe Татарча/tatarça Українська Oʻzbekcha/ўзбекча Tiếng Việt Volapük Walon Winaray 吴语 中文 粵語 Aldatu loturak Nabigazio menua Izen-tarteak Artikulua Eztabaida Aldaerak Ikusketak Irakurri Aldatu Aldatu iturburu kodea Ikusi historia Gehiago Horazio Wikipedia, Entziklopedia askea Horazio Irudi gehiago Bizitza Jaiotza Venosa, K.a. 65eko abenduaren 8a Talde etnikoa antzinako erromatarra Heriotza Erroma, K.a. 8ko azaroaren 27a (56 urte) Hobiratze lekua Erroma Familia Aita ezezaguna Ama ezezaguna Hezkuntza Hizkuntzak latina Irakaslea(k) Kratipo Pergamokoa Aristo Axkelongoa Jarduerak Jarduerak poeta, idazlea eta filosofoa Lantokia(k) Erroma Lan nabarmenak Ars Poetica (en) Kinto Horazio Flako (latinez Quintus Horatius Flaccus; Venusia, K.a. 65eko abenduaren 8a - Erroma, K.a. 8ko azaroaren 27a) Antzinako Erromako poeta izan zen. Virgiliorekin batean poesia latinoaren buru, klasizismoaren eredutzat hartua izan zen eta oso irakurria antzinatearen amaiera arte. Haren zorroztasuna, oreka eta perfekzio nahia direla eta, Errenazimentuan Horazioren poesia Europako herrialde guztietan izan zen ezaguna. Eduki-taula 1 Bizitza 2 Idazgintza 3 Lanak 3.1 Odak (edo Carmina) 3.2 Satirak 3.3 Eskutitzak (edo Epistolae) 4 Erreferentziak 5 Kanpo loturak Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea] Venusian jaio zen, Lukaniatik oso gertu. Aita, koaktorra, zergak kobratzen ziharduen esklabo libertoa zen. Horaziok berak aipatzen du datu hori, baina Suetoniok salsamentarius, hots, arrain gazitu saltzailea zela dio. Suetonioren arabera, norbaitek zirikatu nahi zuenean, Quotiens ego vidi patrem tuum bracchio se emungentem!, esaten zion; hau da: «Zure aita hainbat alditan ikusi dut besoa ukondoraino sartua zuela»[1]. Horazio ez zen bere jatorriaz inoiz lotsatu, aitak haundikiek jasotzen zuten hezkuntza eta hezibide moral ona izateko baliabide guztiak eman baizizkion. Oso gaztea zelarik, aitak Erromara eroan eta bere diruaren zati handi bat haren heziketan erabili zuen. Bertan Lucius Orbilius Pupillus gramatikalari eta erretorikalariarekin ikasi zuen[2], klasiko latinoak eta grekoak irakurriz; eta olerki grekoak irakurriz bere edertasunerako joera kausitu zuen. Lehenengo olerkiak grezieraz idatzi zituen. Aitaren eskuzabaltasuna eta azkartasunari esker, Horazio Atenasera joan ahal izan zen filosofia ikastera. Han zegoela, Julio Zesarren heriotzaren eta Erroman sortu ziren arazoen berri izan zituen. Horaziok errepublikazaleekin bat egin zuen, eta Marko Bruto buru zuen Greziako armadan sartu zen. Oktavianoren eta Marko Antonioren aurka borrokatu zen tribuno militar gisa. K.a. 42. urtean, Filiposko guduan, Errepublikaren armadak hondoa jo eta, ihes egin behar izan zuen. Hala ere, ihes egin izana ez zuen desohoretzat hartu. K.a. 41 inguruan, Oktavianoren amnistia politikoarekin Erromara itzuli zen, eta aitak utzitako ondasunak konfiskatuak izan baitziren, kuestore (latinez: Scriba quaestorius) lan egin behar izan zuen administrazioan. Esperientzia mingots horren edo Siron napolitarraren irakatsien eraginez, Epikuroren dotrinarekin bat eginda, gizarte bizitzatik at bizi izan zen aldi hartan. Horrela, olerkiak (epodoak eta satirak) idazteari lotu zitzaion. Virgiliok eta Variok berehala antzeman zuten haren etorkizuna poesiaren munduan, eta K.a. 39. urtean Mezenas aurkeztu zioten. Lehenbiziko elkarrizketa hotza izan zen, Horazio lotsatia zelako, eta ez zen elkarrenganako elkartasunik izan. Geroago, berriro topatu zuten elkar, Mezenasek lagunen taldean sartu zuen, eta lagun minak izatera iritsi ziren[2]. K.a. 34 aldean, beharbada Mezenas ahaltsuaren laguntzarekin, landetxe bat erosi zuen Sabinia aldean[2]: babesleku hartan idatzi zuen izadiaren eta aisiaren oihartzuna dakarren olerki anitz, eta maiz asko bertara erretiratzen zen hiriko nahasmenetik ihesi. Mezenasen bidez Augusto ezagutu zuen, eta honek idazkari gisa eraman nahi izan zuen, baina poetak ezezkoa eman zion bere bizimodu lasaitik urrutiratuko zuelakoan[3]. Izan ere, baretasun lasaia eta ezusterik gabeko aurea mediocritas-a nahiago zuen. Bizitza Erroma eta Sabiniako landetxearen artean lerratzen zen, era lasaian. Horrek denbora uzten zion bere olerkiei lotzeko. Suetoniok ematen du Horazioren azken egunen berri: K.a. 8. urtean Mezenas hil zen, teatamentuan Horazio Augustori gomendatu eta gero; baina Horazio ere gutxi barru zendu zen, supituki, testamentua egin barik. Hala ere, lekukoen aurrean Augusto izendatu zuen oinordeko. Eskilinon hilobiratu zuten, Mezenasen alboan[2]. Gizon gizentsu eta lasaia izan zen. Erromako gizartea eta landetxeko bakartasuna gozatu zituen zaratarik atera gabe. Begirale eta psikologo zorrotza, guzti-guztia arakatzen zuen. Bere morala praktikotasunaren eta errealismoarena zen. Eraso egiten ziotenean defendatzen zen, eta norbaitek txarto idaztean haserretzen zen. Berekoi samarra izan zen eta ez zen batere heroia izan. Idazgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea] Horazio irakurtzen Mezenasen aurrean, Fyodor Bronnikoven margoa, 1863 Horazioren lehen obrak Satirak (Satirae edo Sermones) eta Epodoak (Epodon Liber) K.a. 40 eta 30 bitartean argitaratu ziren. Epodoak izenekoan garai hartako gorabeherak eta poetaren ezinegona islatzen dira. Satiretan, ordea, Gaio Luzilioren gaiak erabili zituen berriro: garai hartako ohiturei buruzko gogarteak eta moralaren arazoak, baina eguneroko bizitzaren zertzeladez zipriztinduak eta barrerako beti prest agertzen zela. Oda-k (Carmina), K.a. 23tik 13ra argitaratuak, Epodoak-ekin batera, latinoen lirikaren maisulanak dira. Obra konplexu horretan, formaren perfekzioa helburu duela, Safo, Alzeo edo Pindaro greziarren molde lirikoak sartzen ditu literatura latinoan. Bigarren pertsonan idatzitakoak dira eta gaiei dagokienez, bizitzaren ezdeusa, heriotza, amodioa eta edertasun poetikoa dira gogapenerako bide, betiere ironia eta autokritikaz beteak. Amodioa eta unean unekoaz gozatzeko gonbitea (carpe diem) dira Horazioren lirikaren gunea. Gutunak (Epistulae) biltzen dituzten bi liburuetan eta Ad Pisones edo Arte Poetikoa (Ars poetica) ere deituan, bere buruarekiko elkarrizketa bildua isuri eta epikureismoaren azalpena egiten du. Liburu horietan literatura latinoa ere eztabaidagai da. Augustoren eskariz, Carmen saeculare kantu aberkoia ondu zuen (K.a. 17). Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Saturae, 1577 Odak (edo Carmina)[aldatu | aldatu iturburu kodea] Carminum liber primus edo Odes I [4] (K.a. 23) Carminum liber secundus edo Odes II [5] (K.a. 23) Carminum liber tertius edo Odes III [6] (K.a. 23) Carminum liber quartus edo Odes IV [7] (K.a. 13) Satirak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Sermonum liber primus edo Satirae I [8] (K.a. 35) Sermonum liber secundus edo Satirae II [9] (K.a. 30) Eskutitzak (edo Epistolae)[aldatu | aldatu iturburu kodea] Epistularum liber primus [10] (K.a. 20) Ars Poetica [11] (K.a. 18) Epistularum liber secundus [12] (K.a. 14) Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/06/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean. ↑ Suetonio. Vita Horatii. Books.google.es. ↑ a b c d Horace. Poetryfoundation.org. ↑ Horacio. Biografiasyvidas.com. ↑ Horazio: Carminum liber primus Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Carminum liber secundus Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Carminum liber tertius Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Carminum liber quartus Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Sermonum liber primus Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Sermonum liber secundus Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Epistularum liber primus Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Ars Poetica Thelatinlibrary.com ↑ Horazio: Epistularum liber secundus Thelatinlibrary.com Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horazio Euskarari ekarriak: Horazio Ekarriak.armiarma.eus Autoritate kontrola Wikimedia proiektuak Datuak: Q6197 Multimedia: Quintus Horatius Flaccus Identifikadoreak WorldCat VIAF: 100227522 ISNI: 0000 0001 2145 2178 BNE: XX891549 BNF: 11886570b (data) BNC: 000035928 CANTIC: a10101214 GND: 118553569 LCCN: n79081354 NDL: 00540086 NKC: jn20000603003 NLA: 35206138 BER: 000083136 CiNii: DA00782980 SNAC: w6pk0m9c SUDOC: 026659166 ULAN: 500404135 BIBSYS: 90055203 UB: a1001212 ICCU: IT\ICCU\CFIV\000246 Open Library: OL20088A Hiztegiak eta entziklopediak Britannica: url Bilduma digitalak BVMC: 7568 Gutenberg proiektua: 1790 Datuak: Q6197 Multimedia: Quintus Horatius Flaccus "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Horazio&oldid=7011996"(e)tik eskuratuta Kategoriak: K.a. 65eko jaiotzak K.a. 8ko heriotzak Latinezko poetak Antzinako Erromako idazleak K.a. I. mendeko idazleak Epikureismoa Ezkutuko kategoriak: Lur entziklopedietatik osatu diren artikuluak Commonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Wikipedia:VIAF identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:ISNI identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:BNE identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:BNF identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:BNC identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:CANTIC identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:LCCN identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:NLA identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:SNAC identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:ULAN identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:BIBSYS identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:UB identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:SBN identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:Open Library identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:BVMC persona identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:Gutenberg proiektuko autore identifikatzailea duten artikuluak Wikipedia:25 elementuko autoritate kontrola duten orriak Orriaren azken aldaketa: 9 uztaila 2019, 23:37. Testua Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziari jarraituz erabil daiteke; baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea. Xehetasunen berri izateko, ikus erabilera-baldintzak. Pribazitate politika Wikipediari buruz Lege oharra Mugikorreko bista Garatzaileak Statistics Cookie adierazpena